Ongi etorri mezu edo bideo orokor bat. Hemen, ikastaroko atal bakoitzean zer topatuko duten azalduko zaie, gainetik, eta Sarrera izeneko atalera sartzeko gonbidatu, ikastaroko informazio osoa topatuko duten txokoa
Bakoitzak
5 minutu hartuko ditugu, gure bizitzan atzeraka joateko eta gure
lehen oroitzapen parte hartzailea identifikatzeko. Parte hartze hau
nolakoa izan zen, zer suposatu zuen guretzat eta zein adinekin izan
zen kontatuko diegu lan taldeko gainontzeko kideei.
Dinamika
honen bidez, gure parte hartze bizipenak errebisatu eta, parte
hartzearen inguruko dirkurtso partekatua osatzen hasiko gara.
Txikitan esperientzia parte hartzaile bizigarriak izateak duen
garrantzia azpimarratuz eta, gutako bakoitzak parte hartzea zein
emozio edo sentimendurekin lotzen duen identifikatuz.
3. Ekin
Zutik
jarrita, ondorengo esaldiak altuan irakurriko ditu taldeko kide
batek. Gelaren erdian marra bat jarrita, marraren alde batera
geratzen den eremua “ados” izango da, eta bertan jarriko gara
irakurritako esaldiarekin ados bagaude. Esaldiarekin ados ez bagaude,
beste aldean jarriko gara “ez ados” eremuan. Zalantzak baditugu,
marraren inguruan geratuko garal. Behin denok gure tokia hartuta,
eztabaidarako tartea irekiko da partaideen artean.
Haurrei
zer nahi duten galdetzea parte hartzea da
Parte
hartzea eskubide bat da
Haurrekin
parte hartzea sustatzeko, eskatzen dutena eman behar zaie
Parte
hartzeak inplikazioa eskatu behar du
Parte
hartzeak indibiduala izan behar du baina kolektiboan eragin behar du
Zer
egiten dugun baino askoz garrantzitsuagoa da nola egiten dugun
4. Erabaki
Gure herriko haurrak parte hartzean hezteko diseinatu nahi dugun
egitasmo/egituraren filosofia/misioa/begirada adostuko dugu galdera
honi erantzunez:
Zertarako
nahi dugu gure herriko haurrak parte hartzean heztea?
Zer
eskainiko dio haurren parte hartzeak gure herriari?
Zein
izango da parte hartze kanal iraunkorraren helburua?