Parte-hartzea
da herri hezitzaileak eraiki eta sustatzeko daukagun tresnarik
garrantzitsuena. Gure herrietako haurrak eta nerabeak txiki
txikitatik parte hartzean heztea alegia. Oinherrik Euskal Herriko
txoko ezberdinetan haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzen
daramatzan 12 urteko ibilbidean, parte hartzearen inguruan sakondu du
teoria eta praktika uztartuz. Urte hauetako esperientzietatik
eratorritako ezagutza eta bizipenek, parte-hartzearen inguruko marko
berri bat osatzeko beharra azaleratu digu, haurtzaroaren kulturako
ezaugarriak kontuan izango dituen partehartzeko kultura berri bat
sustatzeko helburuarekin.
Eskuartean
daukazun ikastaro digital hau, haurtzaroaren kulturatik
bir-prentsaturiko parte-hartzea gure herrietan praktikara nola eraman
diseinatzeko bideorri bat da. Sei pausoz/saioz osaturiko ibilbide
metodologiko bat proposatzen da bertan, teoria eta praktika uztartuz,
zure herriko haurren parte hartzea beste modu batera nola egituratu
pentsatzen lagunduko dizuna.
Ibilibide
hau bakarrik egin beharrean, taldean egitera gonbidatzen zaitugu.
Herri hezitzailearen hiru esparruetako ordezkaritza bilduko duen lan
talde bat osatzera animatzen zaitugu. Bertan, zure herriko hezkuntza
formaleko zein ez formaleko eragileak, udala eta herrigintzako
ordezkariak batuz. Zure herrian haurren parte hartzean eragin
dezaketen eragile ezberdinen arteko gogoeta kolektiboan oinarrituz
eta elkarlanerako espazio bat sortuz.
Hasi
baino lehen, argibide batzuk eman nahi dizkizugu: saio guztiek
egitura berdina dute, eta bi orduan egiteko pentsatuta daude,
elkarlanean. Hori dela eta, saio bakoitzerako egitura eta
denboralizazio proposamen bat egiten dugu, erreferentzia gisa izan
ditzazun.